XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II -UNTZIZKALTZEA

Santu bat haragiz eta hezurrez eginiko gizaki bat dugu, ukitzeko modukoa eta hurbila.

Bere indarra, sinismena, gainerako guztion eskuetan dago.

Istoria honek horietariko batez dihardu: Xabier.

Haurtzaroan adituriko istorioak bereziki goxoak dira.

Badaude lainoturiko pasadizoak, sormenak gero batean gogoratuko dituelakoan erabakitzen dituenak.

Pinpirrinkerietan ibili nahi gabe, egia da pasadizo hauei haurtzaroaren lurrin goxoa dariela. Eta koloreak.

Istorio hauek galdu ezkero, guhauen puska bat ere galduko genuke.

Haiekin bat dagoen gurea den horri uko eginen genioke.

Haurtzaroan kuttun zaizkigun jostailu haiek bezalakoak ditugu istorio horiek, beti eskutan ditugu, eta noiznahi prest daude oroiztapen-kutxa zaharretik aireratzeko.

Atsegina da oroimenarekin batera harat hunat ibiltzea denboraren aldetik gero eta urrunagoak diren bizialdi haietatik, sormenarekin topatzean gaztetu egiten baikaituzte.

Norberaren gozamen merkea dugu hau.

Eta ez da beharrezkoa sakonegi jotzea berriz argitaratzeko.

Oroitzapenaren atal hauek ez dira istorio eztimetsak, ondorio baikorrak lortzeko bizialdiak baizen; hauek bizi-bizirik diraute gogoan eta zenbaitetan, gogoratzekotan, laguntzen digute erabakiak hartzeko orduan.

Noizean behin tenore zehatz baten gorabeherek dakarzkite; beste batzuetan begiztatzen dugun aurpegian agertzen zaizkigu, oroimenaren biraketa-higiduraren ondorioz.

Beti itzultzen dira sekulan ere ez direlako zahartzen;